Los Bittors talde elgoibartarra gailendu da Zumaiako 7ko futboleko txapelketan

Barren.eus 2019ko uzt. 26a, 08:48

Zumaiako eta Gipuzkoako beste hainbat herritako 50 taldek hartu dute parte Zumaiako 7ko futbol txapelketan, eta joan den uztailaren 24an jokatu zituzten finalak, Ligakoa zein Kopakoa, Aita Mari futbol zelaian.

Ligako finalean Los Bittors talde elgoibartarrak Zarauzko Txanela izan zuen aurkari eta elgoibartarrek lortu zuten garaipena 4-3 emaitzarekin. Azken minutuan sartu zuten garaipenaren gola. 

Garaikurrez gainera, Aitzuri tabernan afari bat jaso dute saritzat.