Boxeo eta eskalada ikastaroak emango dituzte irailetik aurrera kiroldegian

Barren.eus 2019ko uzt. 26a, 09:53

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak bi ikastaro berri eskainiko ditu irailetik aurrera: Boxeo eta eskalada ikastaroak.

 

Elgoibarko Udal Kirol Patronatua hasi da ikasturte berrirako kirol eskaintza osatzen, eta momentuz, bi berrikuntza iragarri dituzte. Batetik, boxeo ikastaroa eskainiko dute. Ixa Rodriguez Soraluzeko boxeolari profesionalak eskainiko ditu saioak, martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 19:00etara. Adin guztietako herritarrentzako moduko ikastaroa izango da. Interesatuek irailaren 5era arte izango dute izena emateko aukera, kiroldegian bertan edo Mintxetan. Irailaren 12an, bestalde, ate irekien jardunaldi bat egingo dute, eta nahi duenak boxeoa zer den probatzeko aukera izango du, doan. 18:00etan izango da saioa, Olaizaga kiroldegian. 

Era berean, irailaren erdialdetik aurrera eskalada ikastaroa jarriko dute martxan. Oraindik egunak ez dituzte zehaztu, baina astean bi egunez izango da. Izena emateko epea irailean zabalduko dute. 

 

2019 07 26 boxeoikastaroa1