Luis Maria Barrio argazkilari errioxarrak irabazi du Elgoibarko Kirol Argazki Lehiaketa

Barren.eus 2019ko uzt. 24a, 09:13

Elgoibarko 14. Kirol Argazkien Lehiaketako irabazleak zein izan diren jakitera eman du Udalak. Luis Maria Barrio (Logroño, Espainia, 1974) argazkilariaren “El pequeño guardameta” izeneko lanak irabazi du sari nagusia. Iñaki Aragonek lortu du Herriko Saria.

 Elgoibarko Udaleko Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailak eta Kirol Patronatuak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, antolatzen dute profesional zein zaleek parte hartu dezaketen Kirol Argazkien Lehiaketa. Arten 40 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara eta bost sari banatu ditu epaimahaiak. Sari nagusia bidaietako argazkilaria den Luis Maria Barrio errioxarrak irabazi du. www.luismariabarrio.com webgunean ikus daitezke bere bidaietako argazkiak. Gazteentzako sariei (18-30 urte bitartean) dagokionez, Mikel Taboada Blancok (Ermua, 1993) bigarren urtez jarraian irabazi du sari nagusia (mikeltaboada.com webgunean ikus daitezke bere argazkiak). Aurten, Gaztelekuaren laguntzarekin eta nobedade gisa, nerabeei zuzendutako Instagram lehiaketa bat ere egin da. Azkenean, aurkeztutako argazki guztiak aztertuta, epaimahaiak erabaki du bi sariak hutsik gelditzen direla. Epaimahaia honako lagunek osatu dute: Maialen Aranguren, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Teknikariak; Gorka Garaizabal, Udal Kirol Patronatuko Lehendakariak; Ramon Mugica, Kirol Patronatuko Zuzendariak; Jokin Martinez, Ongarri argazkilari elkarteko Lehendakariak eta June Loidi eskubaloi jokalariak.

Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, 19:30ean, Kultur Etxean. Epaimahaiak aukeratzen dituen argazkiak jendaurrean erakutsiko dira, abuztuaren 22tik 31ra, Kultur Etxean (Txiki egunean, abuztuak 26an, itxita). Ordutegia: 18:30 – 20:30. Hona 14. ekitaldiko sarituak, eta beherago saritutako argazkiak.

SARI OROKORRA:

  • 1. saria (300 euro): Luis Maria Barrio “El pequeño guardameta”
  • 2. saria (200 euro): Sergio Nievas Prol “Tximeleta”

GAZTEENTZAKO SARIA:

  • 1. saria (300 euro): Mikel Taboada Blanco “Mendia bizi”
  • 2. saria (200 euro): David Cabezuelo Romero “Descenso”

HERRITARRENTZAKO SARIA:

  • Iñaki Aragon (200 euro) “Salpicadas”

Azken edizioetako irabazleak:

2019 07 24 elgoibar kirol argazki lehiaketa tximeleta sergio nievas prol

2019 07 24 elgoibar kirol argazki lehiaketa mendia bizi mikel taboada blanco

2019 07 24 elgoibar kirol argazki lehiaketa descenso david cabezuelo romero

2019 07 24 elgoibar kirol argazki lehiaketa salpicaduras iñaki aragon