300 bat lagun bildu ziren CD Elgoibarren denboraldi amaierako festan

Barren.eus 2015ko eka. 16a, 13:16

Paella jana antolatu zuen CD Elgoibarrek, aurtengo futbol denboraldiari amaiera emateko. Joan den zapatuan batu ziren jokalari, entrenatzaile eta gurasoak Maalako parkean, eta giro onean pasatu zuten eguna. (argazkiak dauzka)

300 bat lagun batu ziren bazkaritarako, eta arratsaldean herritar asko hurbildu ziren festara. Bazkalostean denboraldiko jokalari aipagarrienen sariak banatu zituzten.

• Batzar orokorra ekainaren 25ean

Aurtengo denboraldia ixteko, CD Elgoibarrek ekainaren 25ean egingo du urteko batzar orokorra, 19:00etan hasita, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Urteko balantze ekonomikoa aurkeztuko dute, eta kirol balorazioa ere egingo dute. Era berean, klubeko arduradunek gogorarazi dute datorren denboraldian futbol eskolan parte hartu nahi dutenentzako izena emateko epea zabalik dagoela. Interesatuek Mintxetako bulegora jo dezakete edo cde@cdelgoibar.com helbidera idatzi.

2015 06 13 cdelgoibarbazkaria2

2015 06 13 cdelgoibarjaiasariak

2016 06 13 cdelgoibarbazkaria

2016 06 13 cdelgoibarbazkariapaella

2015 06 13 cdelgoibarjaia

2015 06 13 cdelgoibarjaia1

 

*Argazkiak CD Elgoibarren Facebook orrialdetik.