Ane Zabaletak bi domina irabazi ditu Espainiako Egokitutako Atletismo Txapelketan

Barren.eus 2019ko uzt. 15a, 12:44

Fuenlabradako (Madrid, Espainia) Fermin Cacho kiroldegian jokatu zuten Espainiako Egokitutako Atletismo Txapelketa, joan den uztailaren 6an eta 7an. Ane Zabaleta elgoibartarrak bi domina irabazi zituen, zilarrezkoa bat eta brontzezkoa bestea.

Pisu jaurtiketan txapeldunorde izatea lortu zuen Ane Zabaleta Rojok (Elgoibar, 1981), Dordoka Kirol Elkarteko kideak. Lehen jaurtialdian lortu zuen markarik onena, 4,79 metrora jaurti baitzuen hiru kiloko pisua. Sanvicenteño tadeko Carmen Cardosok lortu zuen garaipena 6,37 metroko jaurtiketarekin.

100 metroko lasterketan ere hartu zuen parte Zabaletak, eta brontzezko domina eskuratu zuen bere kategorian (T36-37). 20 segundo eta 37 ehunekotan egin zuen korrika. Lidia Lorente madrildarrak irabazi zuen proba (17.86). (emaitza guztiak -PDF)

Fuenlabradan jokatu zuten aurtengo Espainiako Egokitutako Atletismo Txapelketa. Aurten Europako Kirol Hiri izendapena jaso duten hirietako bat da Madrilgoa, Elgoibar moduan.

2019 07 07 ane zabaleta elgoibar espainiako txapelketa ixarodriguezgaz fuenlabrada