Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 07 12 2018 07 14 ehunmilak javi dominguez Arg igone camposGaur, uztailak 12, jokatuko da Ehunmilak 168 kilometroko mendi lasterketaren 9. edizioa. Beasaindik 18:00etan abiatu ostean, Elgoibartik pasako dira gauean. Izena eman duten 510 saltakarien artean lau elgoibatar eta mendaroar bat daude. G2Handiak 88 kilometroko proban hamabi elgoibartarrek eman dute izena.

Iban Fernandez, Pedro Alvarez De Pablo, Jesus Beristain eta Jon Peli Uriguen dira Ehunmilak proban izena emanda dauden elgoibartarrak eta Borja Rodriguez mendaroarrak ere eman du izena. Euskal Herrian jokatzen den lasterketarik luzeena bukatzen saiatuko dira. 168 kilometroan 11.000 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute horretarako. Dortsal guztiak amaitu dira estreinakoz. Hala, 510 korrikalari ariko dira.

Goierriko Bi Handiak proban, berriz, hamabi elgoibartar dira parte hartzekoak. Goierriko Bi Handiak lasterketa 23:00etan hasiko da Beasaindik, 88 kilometro eta 6.000 metroko desnibel positiboa duen ultra lasterketa da.
Iaz, Ehunmilak ultratraila eta Goierriko Bi Handiak probak bertan behera lagatzea erabaki antolatzaileek, ekaitzarekin parte hartzaileen segurtasuna ezin zutelako bermatu. Javi Dominguez zihoan Ehunmilak probako lehen postuan eta Mayi Mujika zen liderra Goierriko Bi Handiak lasterketan. 

 • Elgoibartik 21:30etik aurrera

Gorlatik barrena Irukurutzetako gaina pasa ostean Azkarateraino jaitsiko dira parte hartzaileak. Sargoate eta Azkarate ingurutik 21:30etik goizaldeko 3:00ak arte pasako direla aurreikusten dute antolatzaileek. Ohi duten moduan, harrera beroa egingo diete Elgoibarren mendi lasterkari saiatuei. Otsourteagan, Sargoate alderuntz, Elgoibarko Mendi Itzuliko anoa postua egoten den inguruan jarriko duten karpan ez da musikarik eta animorik faltako. Hara hurbiltzeko asmoa dutenei autoa Azkaraten lagatzeko eskatu diete. Era berean, antolatzaileek lasterkariak pasatzen diren lekuetan ibilgailurik ez aparkatzeko eskatu diete Azkarate ingurura joateko asmoa duten zaleei. Urtero modan, Azkarateko gaina baino pixka bat aurrerago eta atzerago autoak aparkatzeko guneak jarriko dituztela ohartarazi dute.

Lotura duten albisteak:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza