Nazioarteko Danobat Irekiaren bigarren edizioan parte hartzeko izenematea zabalik dago

Barren.eus 2019ko uzt. 10a, 14:49

Nazioarteko Danobat Irekia antolatu du Elgoibarko Xake Taldeak, bigarren urtez jarraian. Irailaren 21ean eta 22an jokatuko da, IMHko Asmaola eraikinean. Parte hartzeko ez da beharrezkoa federatuta egotea, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Nazioarteko II. Danobat Irekian izena eman nahi duten xakelariek honako helbidera idatzi behar dute, izenemate eskaera egiteko: Elgoibarchess@gmail.com. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izenematea zabaldu zuten aurreneko egunean, uztailaren 3an, hamabi lagunek eman zuten izena, tartean iaz bigarren egin zuen David LariƱo xakeko Maisu Handiak eta nazioarteko xakke maisua den Carlos Suarezek. Egungo Espainiako txapelduna den Gabriel del Riok ere baieztatu die antolatzaileei Elgoibarrera etorriko dela, "Danobat Irekia Irabaztera". Era berean, Alejandro Franco xakelariak ere hartuko du parte.

Elgoibarko Xake Taldetik nabarmendu dute ez dela beharrezkoa federatuta egotea txapelketan parte hartzeko. Iaz, estreinako edizioan, 66 xakelari aritu ziren lehian, eta Jaime Santos xakelari leondarra gailendu zen. Garaikurra eta 500 euroko sariaz gainera, aurtengo irabazleak abenduan jokatzen den Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratuko du. Antolatzaileek aukeratzen dituzte txapelketa horretan lehiatzen diren hamar xakelariak.

Danobat irekia xake kartela elgoibar