Amorotoko taldeak segundu gutxigatik irabazi zuen mendaroarren aurkako desafioa

Barren.eus 2019ko uzt. 6a, 11:45

Cuatrolatas moduan ezaguna den Renault L4 auto bana 2,2 kilometroko aldapan gora igo zuten Mendaroko giza proba taldeak eta Amorotokoak, atzo, Amorotoko San Martin jaien barruan jokatu zuten desafio bitxian.

Lehia estua jokatu zuten bi taldeek eta segundu gutxiko aldeagatik irabazi zuen Amorotoko taldeak. Propio desafio honetarako sortu dute taldea Amorotokoek. Zortzi gizonezkok osatu zuten taldea. Mendaroko giza proba taldea sei gizonezkok eta bi emakumezkok osatu zuten. Igoeraren lehen zatian aurretik joan ziren mendaroarrak, 2016an Lizarperainio igo zuten Cuatrolatas autoari tiraka, baina azken txanpan aurrea hartu zieten Amorotokoek. Mendaroko taldea "oso gustora" dago egindako lanarekin eta desafioaren bueltan sortu zen giroa "bikaina" izan zela nabarmendu dute.
Lagunarteko desafioa izan zen, taberna giroan sortutakoa, eta irabazleek oroigarri sinboliko bat jaso zuten saritzat. Demaren amaieran elkarrekin afaldu zuten bi taldeek, lagunartean.

*Argazkiak: Jose Ramon Cabrera.

2019 07 05 desafioa mendaro amoroto cuatrolatas jr cabrera 2

2019 07 05 desafioa mendaro amoroto cuatrolatas jr cabrera v1

2019 07 05 desafioa mendaro amoroto cuatrolatas jr cabrera 2

2019 07 05 desafioa mendaro amoroto cuatrolatas jr cabrera 3

2019 07 05 desafioa mendaro amoroto cuatrolatas jr cabrera 4

2019 07 05 desafioa mendaro amoroto cuatrolatas 2taldeak jr cabrera

∞Lotura duten albisteak: