Bergua eta Jurado pilotariak txapeldun Udaberri Sarian

Barren.eus 2019ko uzt. 3a, 16:00

Lagunak Pilota Eskolako Beñat Juradok eta Alex Berguak osatutako bikoteak irabazi du eskuz binakako Errendimenduko Udaberri Saria, infantil mailan.

 Elgoibartarrek 18 eta 9 irabazi zieten Goierri taldeko Barberok eta Plazaolak osatutako bikoteari, Legazpiko Urbeltz frontoian jokatutako finalean. Udaberri Sariko mendebaldeko finala izan zen Legazpin jokatu zutena. Ekialdekoa Zumaian jokatu zuten, eta, Azpeitian Gipuzkoako Txapelketa. Otero pilota egilearen toke erdiko pilotekin jokatu dituzte partidak 2005 eta 2006 urteetan jaiotako pilotari gazteek, infantil mailan.

Lagunak pilota eskolako pilotariek denboraldi borobila osatu dute eta hainbat titulu irabazi dituzte banaka zein binaka.

∞Lotura duten albisteak: