Derry Darts dardo taldea Espainiako Txapelketa jokatzeko sailkatu da

Barren.eus 2019ko uzt. 3a, 15:05

Makina elektronikoen modalitateko Phoenix Darts Espainiako dardo txapelketan hartu zuen parte Elgoibarko Derry Darts taldeak astelehenean, uztailaren 1ean. Lortu zuten bigarren postuari esker, azaroan Galizian jokatuko den Espainiako Txapelketako finalean izango dira.

San Frantzisko kalean dagoen Derry tabernako makinan lehiatu ziren Derry Darts taldeko jokalariak, eta hainbat talde izan zituzten aurkari online jokatu zuten Phoenix Darts txapelketan. Elgoibartarrek bigarren postua lortu zuten euren taldean, 20 puntu eta 2,23ko batez bestekoarekin, euren taldeko batez-besteko altuena lortuta. Suplentes taldeak lortu zuen lehen postua, 23 puntu eta 2,07ko batez-bestekoarekin.
Emaitza horri esker, azaroan Galizian jokatuko den Espainiako Txapelketako finalerako sailkatzea lortu dute. Honako hauek osatzen dute taldea: Roberto Sánchez, Igor Otamendi, Jurgi Casado, Gorka Panizo eta Gorka Redondo. Taldekideek Derry tabernako Patrick-i eta Tereri eskerrak eman dizkiote emandako babesagatik eta taldekideen jantziak emateagatik.

∞Lotura duten albisteak: