Sanlo festa ospatu eta gero batzar nagusiarekin amaituko du denboraldia Sanlok

Barren.eus 2019ko uzt. 1a, 13:18

Sanloren denboraldi amaierako festak 550 lagun inguru batu zituen Sigman, joan den ekainaren 22an. Denboraldia erabat bukatzeko, baina, batzar nagusia egitea falta zaie. Uztailaren 12an egingo dutela jakinarazi dute.

Festa giroan agurtu zuen Sanlo eskubaloi taldeak 2018-2019 denboraldia. Sigmako aparkaleku estalian bazkaldu zuten 550 lagunek eta bazkalostean urteko jokalari aipagarrienei oroigarriak banatu zizkieten (goiko argazkian). Paella jana egin ostean DJak jarritako musikak girotu zuen Sanlo Festa. IƱaki Aragonek ateratako honako argazki bilduman ikus daiteke Sanlokoek Sigman egin zuten festa.
Batzar nagusia uztailaren 12an
Urteko batzar nagusia eginez amaituko du Sanlok denboraldia. Uztailaren 12an, barixakua, izango da, 19:00etan hasita Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Honakoa izango da batzarreko gai zerrenda:

  • 2018-2019 Kirol emaitzak.
  • 2018-2019 Bestelako ekintzak.
  • 2018-2019 Balantze ekonomikoa.
  • 2019-2020 Kirol aurreikuspenak.
  • 2019-2020 Kuotak.
  • 2019-2020 Aurrekontua.
  • Galderak eta eskaerak.

2019 06 22 sanlo festa elgoibar bazkaria sigma

2019 06 22 sanlo festa elgoibar paella

2019 06 22 sanlo festa elgoibar DJ