Maite Maiorak bosgarren egin du Lavaredo Ultra Trail lasterketa entzutetsuan

Barren.eus 2019ko eka. 30a, 09:33

Distantzia luzeko Europako lasterketa entzutetsuenetarikoa da Lavaredo Ultra Trail, italian, Dolomitetan jokatzen dena. 120 kilometroko lasterketa da, 5.800 metroko desnibel positiboduna. Lasterkariak barixakuan abiatu ziren korrika, 23:00etan, eta gehienez 30 ordu zituzten helmugaratzeko. Maite Maiora mendaroarra bosgarren helmugaratu zen atzo, 16:29:09ko denbora eginda. 

Lavaredo Ultra Trail laskerketaren hamahirugarren edizioa izan da aurtengoa, eta dortsal guztiak saldu dira aurten ere. Proba luzea eta gogorra da. 120 kilometroko ibilbidean 2.400 metroko gailurrak ere zapaltzen dituzte korrikalariek. Tim Tollepson eta Kathrin Gotzek irabazi zuten lasterketa, 12:18:47 eta 14:49:52ko denborak eginda. Gizonezkoetan, Jiascheng Shenek eta Sam Mccutcheonek osatu zuten podiuma. Aipagarria da Javi Dominguezen postua. Laugarren sailkatu zen Dominguez, hirugarrenarengandik bederatzi minutu eskasera, 12:56:53ko denbora eginda. Emakumezkoetan, berriz, Kathrin Gotz izan zen azkarrena, esan bezala, eta Audrey Tanguy eta Francesca Pretto sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan.