Gaur jokatuko dute Mendaron Uztargi Xake Ligako finala, eta bihar, Kopakoa

Barren.eus 2019ko eka. 28a, 13:50

Mendaroko Xake Txapelketa azkenera iritsi da. Gaur, ostirala (ekainak 28), jokatuko dute ligako finala Eneko Egañak eta David Perezek, 19:00etan, Uztargin, eta bihar (ekainak 29), 10:00etan, jokatuko dute Kopako finala Arrate Iriondok eta Mikel Larrinaga finalistek

Jose Juan Cambronerok eta Eneko Egañak jokatu zuten ligako lehen finalerdia eta Egaña nagusitu zen. Bigarren finalerdirako David Perez eta Julian Iranzo sailkatu ziren, eta Perezek irabazi zuen. Kopako finalerako, berriz, Arrate Iriondo eta Mikel Larrinaga gaztea sailkatu dira. Finalderdietan, Edu Zubiaurre hartu zuen mendean Iriondok, eta Mikel Larrinagak irabazi zuen Aintzane Urbietaren kontrako beste finalerdia. Bestalde, Mendaroko Xake Eskolatik gogorarazi dute uztailaren 6an Judith Goenaga Uranga (Azkoitia, 1998) xakelariak hogei lagunen aurka jokatuko duela aldibereko partida, Mendaroko Herriko Enparantzan (12:00). Judithen kontra jokatu nahi dutenek 653 715 375 telefonora deituta edo xakemendaro@gmail.com helbidera idatzita eman dezakete izena. Azkoitiko Anaitasuna Kakute taldeko kidea da Goenaga.