Nahaste Borraste proba herrikoia barixaku arratsaldean jokatuko da

Barren.eus 2019ko eka. 27a, 13:42

Kimetz elkarteak antolatuta 35. Nahaste Borraste proba herrikoia jokatuko dute barixaku arratsaldean herriko kaleetan. Kalegoen plazan hasi eta amaituko da “triatloi” berezia.

Kalegoen plazatik hasiko da Nahaste Borraste, 19:00etan. Izena emateko, Kimetz elkartera joan beharko da, 17:00etatik 18:30ak bitartean. Doakoa da izenematea. Partaideek hiru probatan lehiatu beharko dute:zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte bizikletan lehenengo, ondoren 400 metro egingo dituzte antxitxika 25 kiloko zakua bizkarrean hartuta (15 kilo emakumeek eta 16 eta 18 urte bitarteko gazteek, edo hala nahi duten artaide guztiek, antolatzaileei eskaera eginez gero), eta azkenik 1.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute saltaka.

Probako dominatzaile nagusiak diren Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez gailendu ziren iaz. Zortzigarrengoz irabazi zuen Larizek eta hamabigarren garaipena izan zen Lendinezentzat. Larizek aurten ez duela parte hartuko jakinarazi die antolatzaileei, aldiz, irteeran egongo dela esan die Lendinezek.

Iazko Nahaste Borraste proban 36 lagunek hartu zuten parte.

2019 06 26 2018 06 29 nahaste borraste elgoibar lendinez

∞Azken urteetako irabazleak: