268 ume eta nerabe hasi dira gaur udako kirol campusean

Barren.eus 2019ko eka. 24a, 10:16

Kirol Campusa antolatu du aurten ere Elgoibarko Kirol Patronatuak udako oporraldirako. 268 umek eta nerabek (iaz 251 izan ziren) lehen eguna izan dute gaur eta uztailaren 19ra bitartean era guztietako kirolak praktikatuko dituzte.

Kirolarekin, naturarekin eta lagunekin jolasten oporrak osasuntsu pasatzeko helburua du Kirol Campusak, antolatzaileen berbetan. Uztalaren 19ra bitartean, astelehenetik barixakura, 9:30etik 12:30era, Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan, Ikastolako Frontoian eta herriko beste hainbat gunetan batuko dira kirolzale gaztetxoak askotariko kirolak egiteko.
Kirol campusean 2008 eta 2012 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrak daude, 236 ume guztira, eta hamabi monitore dituzte. Goi Mailako Kirol Udalekuetan, aldiz, 2004-2007 urteen bitartean jaiotako gazteak ari dira parte hartzen, 32 gazte guztira, bi monitoreren ardurapean. 

2019 06 24 udako kirol campus hasi elgoibar

2019 06 24 udako kirol campusa elgoibar hasiera olaizaga azalpenak