Elgoibarko bi bikotek jokatuko dute emakumezkoen pala txapelketako finala

Barren.eus 2019ko eka. 19a, 20:01

Martitzen arratsaldean jokatu zituzten Elgoibarko Emakumezkoen Binakako 8. Pala Txapelketako finalaurrekoak eta Elgoibarko eta Mutrikuko bikoteen arteko lehian, Elgoibarkoak sailkatu ziren finalerako. Barixaku arratsaldean juokatuko dituzte bi txapelketetako finalak, emakumezkoena eta gizonezkoena.

Yoli Mateos eta Olatz Txurruka elgoibartarrek 22-11 irabazi zieten lehen finalaurrekoan Idoia Arrillaga eta Eva Ibarrola mutrikuarrek osatutako bikoteari. Bigarren finalerdian, azken bi urteetako txapeldunak, Maite eta Iratxe Barruetabeña ahizpa mutrikuarrak, kanporatu zituzten Lidiak eta Eneritzek. Hala, bi bikote elgoibartarren artean erabakiko da aurtengo irabazlea.
Elgoibarko Gizonezkoen Binakako 4. Pala Txapelketako finalean, berriz, Gorka Lizarralde eta Markel Portu mendaroarrek Ivet Astiazaran eta Igor Albizuri azpeitiarrak izango dituzte aurkari.
Finalak barixaku honetan, ekainaren 21ean jokatuko dituzte, 18:00etan hasita, Kalegoen Plazan (Euria egingo balu, Ikastolako frontoian)

2019 06 18 pala emakumezkoak finalerdia eneritz lidia

 ∞Lotura duten albisteak: