Azkoitiko Isidro Erretegiak irabazi zuen Uztarri Motzeko Trinitateetako I. Saria

Barren.eus 2019ko eka. 19a, 10:15

Sei demalari lehiatu dira Uztarri Motzeko Trinitateetako lehen sarian, bi jardunalditan, eta Azkoitiko Isidro Erretegiko idiak egin zuen lanik onena.

Demalariek idi bakarrarekin jokatzen dituzte uztarri motzeko probak eta estreinakoz jokatu dute era honetako idi-dema bat Sigmako probalekuan. Bi jardunalditan jokatu dute Sigmako Probaleku Elkarteak antolatutako saria. Ekainaren 15ean izan zen aurrenekoa eta Altzubarren (Eibar), Mendigoiti (Eibar) eta Isidro Erretegia (Azkoitia) aritu ziren lehian. Joan den astelehenean, ekainaren 17an, jokatu zuten bigarren jardunaldian Lopategi (Billela), Patxi Irarreta (Errenteria) eta Altuna (Aizarnazabal) aritu ziren lanean.
Azkoitiko Isidro Erretegiko idiak egin zuen markarik onena: 41 plaza, 2 zinta eta 6,83 metro eta berak jaso zuen irabazlearen manta eta 1.000 euroko saria. Hona sailkapena:

  1. Isidro Erretegia: 41 plaza 2 zinta eta 6,83 metro
  2. Lopategi: 40 plaza eta 1,70 m.
  3. Patxi Irarreta: 39 plaza eta 3,14 m.
  4. Altzubarren: 38 plaza beta 5,52 m.
  5. Altuna: 35 plaza eta 2,93 m.
  6. Mendigoiti: 32 plaza

Idiek 1.100 kiloko harria mugitu zuten eta 600 kilotik gorako pisua zuten idiek, kilo bakoitzeko kilo eta erdiko gainkarga eraman zuten. Mendigoitiren idiak eraman zuen gainkargarik handiena, 14 kilokoa, hain justu ere eta Lopategiren idiak gainkarga txikiena, kilo eta erdikoa.

2019 06 17 uztarri bakarreko idi demak elgoibar trinitate saria manta