Aurre benjamin mailatik infantil mailara bitarteko pilotariek jokatu zituzten partidak, banaka batzuek eta binaka besteek. Lagunak Pilota Eskolatik jakinarazi dutenez, esku pilota sustatzea eta herritarrei bistaratzea zen Lagunak Pilota Eguna antolatzeko arrazoi nagusia eta hori dela-eta emaitzarik ez zabaltzea erabaki dute.