Iker Izagirre pilotariak irabazi du berezkoen Gipuzkoako txapelketa

Barren.eus 2019ko eka. 18a, 09:42

Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Iker Izagirre pilotari elgoibartarrak. Bikoteka Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izan da Izagirre denboraldi honetan, Iriondo bikotekide duela, eta urtea borobiltzeko banakako titulua irabazi du orain Lagunak Pilota Eskolako kideak.

Bigarren urteko alebin mailako hamar pilotari lehiatu dira, buruz buru, Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak hautatu zituen hamar parte hartzaileak, hautaketa probetan nabarmendu ziren pilotariak eta aurrez jokatutako txapelketetan emaitzarik onenak lortu zituztenak, hain zuzen ere. Horien artean zen Lagunak Pilota Eskolako Iker Izagirre. Txapelketa aparta egin du pilotari elgoibartarrak eta finalerako sailkatzea lortu zuen. Oñatiko Zubikoa pilotalekuan jokatu zuten finala, joan den zapatuan. Izagirrek Intxurre taldeko Murua izan zuen aurkari finalean eta nagusitasunez irabazi zion, 16-4ko emaitzarekin.
Izagirrek hiru txapel eskuratu ditu denboraldi honetan. Lehen biak Iriondorekin batera irabazi zituen bikotekako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa eta Euskadikoa irabazita.

2019 06 15 gipuzkoa txapelketa finalistak izagirre lagunak

∞Lotura duten albisteak: