Kalegoen plazako pala txapelketak azken txanpan dira

Barren.eus 2019ko eka. 13a, 13:10

Ia hiru hilabetean lehian aritu ostean, une erabakigarrira ailegatu dira emakumeen eta gizonen pala txapelketetak. Martitzenean jokatu zuten gizonezkoen txapelketako lehen finalerdia, eta, gaur (ekainak 13) jokatuko dute bigarrengoa. Emakumeen finalerdiak martitzenean jokatuko dituzte.

Joan den martxoaren 23an hasi ziren Elgoibarko Emakumezkoen Binakako 8. Pala Txapelketa eta gizonezkoen laugarrena. Finalak ekainaren 21ean jokatuko dituzte, 18:00etatik aurrera, Kalegoen plazan. Oraingoz, bikote bakarra dago finalerako sailkatuta. Martitzenean Ikastolako frontoian jokatu zuten gizonezkoen lehen finalerdian Kepa Arrizabalagak eta Julen Guenetxeak 16-22 galdu zuten Ivet Astiazaranen eta Igor Albizuriren aurka (beheko argazkian laurak), eta hortaz Albizuri eta Astiazaran sailkatu dira finalerako. Gaur arratsaldean jokatuko dute bigarren finalerdia 18:30etik arrera. Asier Jauregik eta  Unai Etxeberriak egungo txapeldunen aurka, Markel Portu eta Gorka Lizarralde mendaroarren aurka jokatuko dute.

Emakumeen txapelketako finalerdiak ekainaren 18an, martitzena, jokatuko dituzte, 18:30ean hasita. 

 ∞Lotura duten albisteak: