Paella jan herrikoi baten bueltan agurtu zuen Club Deportibo Elgoibarrek denboraldia

Barren.eus 2019ko eka. 11a, 12:47

Paella jan herrikoi baten bueltan, eta jokalari aipagarrienak sarituta, agurtu zuen denboraldia C.D. Elgoibar futbol klubak, joan den zapatuan, Maalako parkean.

C.D. Elgoibar futbol klubaren maila eta talde bakoitzean gehien nabarmendu diren jokalariek sariak jaso zituzten denboraldia amaitzeko antolatu zuten bazkarian. Ohitura duten legez, talde bakoitzeko jokalari erregularrena eta konpromiso handiena erakutsi duena saritu zituen klubak. Hona sarituen zerrenda (sarituen eta paella janeko argazkiak hemen):

Infantil Txiki

  • Jokalari erregularena: Yeray Dobarro
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Ander Aizpurua

1. mailako infantilak

  • Jokalari erregularena: Hodei Kerexeta
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Aimar Oyarzabal

Ohorezko Infantilak

  • Jokalari erregularena: Alex Azpilicueta
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Ioritz Irizar

Lehen Mailako kadeteak

  • Jokalari erregularena: Inar Odriozola
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Adrian Charles

Ohorezko Kadeteak

  • Jokalari erregularena: Marek Brindza
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Xuban Muguruza

Lehen Mailako jubenilak

  • Jokalari erregularena: Danel Soutullo
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Markel Sanchez

Ohorezko jubenilak

  • Jokalari erregularena: Jacint Arrizabalaga
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Iker Casado

Erregionala

  • Jokalari erregularena: Ion Fernandez
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Jon Perez

Haundi

  • Jokalari erregularena: Julen Vigara
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Julen Cid