Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Momentuko trontzalaririk onenak lehiatuko dira Elgoibarren, Emakumezkoen Euskadiko Trontza Txapelketan. Kalegoen plazan izango da, Trinitate jaien barruan, zapatuan.

Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatu du Emakumezkoen Euskadiko Trontza Txapelketa, Elgoibarko Udalaren eta Sigmako Probaleku Elkarteaen laguntzarekin. Hiru bikote lehiatuko dira: Itsaso Onsalo-Leire Astiazaran, Ainhoa Iraizoz-Maria Iraizoz eta Ainize Perez-Iraitz Idoeta. Nafarrak dira lehen bi bikoteak eta bizkaitarrak Perez eta Idoeta. 

Etzanda jarritako 45 ontzako enborrean 10 epai ebagi beharko dituzte, eta azkarrenak lortuko du irabazlearen txapela. 13:00etan hasiko da saioa, Kalegoen plazan.
• Harri-jasotzaileei omenaldia
Trontza txapelketa hasi aurretik, 12:30ean, Idoia Etxeberria eta Karmele Gisasola harri-jasotzaileek erakustaldia emango dute. Idoia Etxeberriari (Orio, 1992) eskerrak emateko ekitaldia egingo dutela ere aurreratu dute Sigmako Probaleku elkartekoek, hamabi urteko ibilbide oparoari agur esan eta erretiroa hartu baitu behin baino gehiagotan Elgoibarren erakustaldiak eman dituen Orioko harri-jasotzaileak. Bereak dira emakumezkoen markarik onenak.

Olasoate

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza