Guillermo Mauleon Sara Carracelas igeriketa sarian lehiatu zen Eibar Igerixan taldearekin

Barren.eus 2019ko eka. 7a, 18:23

Sara Carracelas Igeriketa Egokituko txapelketa jokatu zuten, aurreko asteburuan, Errenteriako Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan. 60 kirolaritik gora parte hartu zuten, tartean Éibar Igerixan Igeriketa Egokituaren Taldeak.

Eibar Igerixan taldeko kidea da Guillermo Mauleon elgoibartarra (argazkian, ezkerrekoa), Javier Zuazo, Iñigo Ugarteburu eta Imanol Nietorekin batera. Mauleon bular estiloko bi probetan lehiatu zen, 50 metrokoan eta 100 metrokoan.
Hamargarren aldiz jokatu zuten Sara Carracelas igeriketa saria, Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta, eta bertan, ahalmen urriko igerilariek hartu zuten parte, proba eta estilo ezberdinetan: librea, bizkarra, tximeleta.

Informazio eta argazki gehiago: eibarigerixan.wordpress.com