Mintxeta taldeko neskek zilarra irabazi zuten Gipuzkoako taldekako alebinen txapelketan

Barren.eus 2019ko eka. 6a, 18:01

Gipuzkoako taldekako alebinen atletismo txapelketa jokatu zuten aurreko asteburuan Tolosako Berazubi estadioan, eta Mintxeta Atletismo Taldeak bi talde aurkeztu zituen lehiara, nesken taldeak biak.

Talde batek bigarren postua eskuratu zuen 69 puntu batuta, eta 11. postuan sailkatu zen bigarrengoa, 23,5 punturekin. Guztira hamahiru talde lehiatu ziren. Hona hemen atleta elgoibartarrek eginiko markak: 

60 metroko lasterketan 

  • Nora Treviño (9.23 segundo)
  • Mara Castrillejo (10.69 segundo)

1000 metroko lasterketan

  • Nerea Garate (3:28) 
  • Sara Etura (3:39) 

60 metroko hesi lasterketan

  • Laiene Iraolagoitia (10.69 segundo)
  • Marina Zubiaurre (11.76 segundo)

Luzeera jauzian

  • Ane Agirregomezkortak (4,51 metro)
  • Duna Santos (2,68 metro)

Altuera jauzian

  • Eider Caro (1,36 metro)  
  • Paula Calvo (1,10 metro) 

Pisu jaurtiketan

  • Nere Arregi (7,97 metro) 
  • Maialen Azkoaga (6,02 metro) 

4x60 metro erreleboak

  • Mintxeta A (34:24)
  • Mintxeta B (41:02)