Ion eta Janire Egaña Vela neba-arrebak Arabako Golf Txapelketako podiumean

Barren.eus 2019ko ekainaren 6a

Arabako Golf Txapelketa jokatu zuten aurreko asteburuan Larrabeako golf zelaian, Legution, eta aurreneko postuetan sailkatu ziren Ion eta Janire Egaña Vela neba-arreba elgoibartarrak, 21 urte ditu lehenak, eta 15 urte, bigarrenak.

Ion Egaña Velak sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratzeaz gainera, lehen postua lortu zuen Arabako txapelketan (ikus sailkapena -PDF-). Janire Egaña Vela, berriz, hirugarren postuan sailkatu zen (ikus emakumezkoen sailkapena -PDF-). Bata zein bestea Larrabea golf taldeko kideak dira eta Arabako Golf Federazioan daude federatuta.

Goiko argazkian Ion Egaña (eskuman), Arabako txapelketan irabazitako garaikurrarekin eta beheko argazkian Janire Egaña golfean jokatzen.