Omenaldiak eta lehia Bolari Egunean

Barren.eus 2019ko eka. 5a, 12:16

Gipuzkoako 50. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketan aritu diren bolariek amaiera ezin hobea eman zioten bi hilabete eta erdiko lehiari, joan den asteburuan, Elgoibarren.

Bolari Egunari hasiera emateko, Lehendakari Txapelketa jokatu zuten, zapatu goizean, Aiastiako bolatokian. 64 bolari lehiatu ziren kanporaketa erako txapelketan. Lau kanporaketa jokat ostean, lau bolari ailegatu zren finalerdietara. Lehenengoan Arkaitz Rodriguez kanporatu zuen Santos Muñozek eta Jabier Osorokn Asier Azkarateri irabazi zion bigarren finalerdian. Hala, Santos Muñoz azkoitiarra eta Jabier Osoro elgoibartarra ailegatu ziren finalera eta Floreaga taldeko bolaria gailendu zen azken tiraldian.
• Bazkaria eta omenaldia Idotorben
Bolarien festak Idotorben izan zuen jarraipena eguerdian. Guztira 90 bolari eta bola zale batu ziren San Pedro jatetxean egin zuten bazkarian. Gipuzkoako Bola eta Toka federazioaren laguntzari esker "sari potoloak" banatu zituzten bazkalostean. Hiru Txirlo modalitatean federatutako lagun baoitzak oroigarri bat jaso zuen, Gipuzkoako txapelketak 50 urte bete dituela ospatzeko. Txapelketako sari banaketa ere egin zuten eta San Migel taldeko hainbat bolarik jaso zuten saria, eta txapel nagusia Gipuzkoako txapelketako irabazle Angel Ibarluzearen burura joan zen. Bolari Eguneko hiru omenduei ere egin zieten aitortza: Jesus Mari Azpiazu Txorti, Jxe Mari Azpiazu Santa eta Julian Loiola izan dira aurtengo omenduak. Xabier Loiola "Armaxiok" bertso bana abestu zien omenduei (beheko argazkian) eta Maria Luisa Zuloagak botatako irrintziarekin amaitu zuten ekitaldia, bat baino gehiagori malkoak atera araziz, antolatzaileek azaldu dutenez. Ander "Arritxa"-ren musikak girotu zuen Bolari Eguna. Hona Bolari Egunean antolatzaileek ateratako zenbait argazki.

∞Lotura duten albisteak: