Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 07 ainhoalendinezgasteizko10mendiakHamargarren ‘Gasteizko Mendiak’ mendi lasterketa jokatu zuten joan den zapatuan, Gasteiz inguruko mendietan. 874 lagun batu ziren irteeran, tartean 74 emakume. Xabier Alzola eta Arantzazu Perez de Arenaza, gizonezkoan lehena eta emakumezkoetan bigarrena, izan ziren 61 kilometroko ibilbidea egiten azkarrenak. Gure ordezkarien artean, Ainhoa Lendinez eta Gorka de la Horra izan ziren onenak.

 Manuel Iradier Gasteizko mendizaleen elkarteak antolatzen du 'Gasteizko Mendiak' proba. Parte hartzaileek probari izena ematen dion mendilerroko hamar tontorrak pasa behar dituzte 61,660 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan: Itxogana, Indiagana, Arraialde, Almurrain, Kapildui, Zalbizkar, Lendiz, Arrieta, Zaldiarran, Busto eta Eskibel. Xabier Alzola izan zen proba amaitzen azkarrena, 5:41:42ko denborarekin. Elgoibartar eta mendaroar dexentek hartu zuten parte proban, eta horien artean Gorka de la Horra elgoibartarrak egin zuen denborarik onena. Bederatzigarren postuan sailkatu zen Lizarpe taldeko ordezkaria, 6:21:30ko denborarekin, irabazlearengandik ia 40 minutura. Elgoibarren lan egiten duen Javi Domingez gasteiztarrak laugarren postua lortu zuen (6:00:23). Ehunmiliak proba birritan irabazitakoa da Domingez.

Emakumezkoetan, Arantzazu Perez de Arenaza izan zen azkarrena, 7:01:43ko denborarekin. Leire Roldan sailkatu zen bigarren eta Andrea Garayk egin zuen hirugarren. Podiumaren atarian geratu zen Ainhoa Lendinez Lizarpe taldeko elgoibartarra, irabazlearengandik ordubete eta minutu batera, 8:03:02ko denborarekin.

2015 06 06 gorkadelahorra josecruz

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza