Julen Iriondo eta Iker Izagirre pilotariak Euskadiko txapeldun eskuz binaka

Barren.eus 2019ko eka. 5a, 09:06

Arabako eta Bizkaiko bikote txapeldunei irabazita, Errendimenduko Euskadiko Txapelketa irabazi dute Julen Iriondo eta Iker Izagirre pilotariek.

Izagirre elgoibartarrak eta Iriondo mendaroarrak osatutako Lagunak pilota eskolako bikoteak Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen apirilaren hasieran, eta Euskadikoa jokatzeko sailkatzea lortu zuten.  Sestaon jokatu dituzte Euskadiko txapelketako partidak. Bizkaiko bikote txapelduna izan zuten aurkari maiatzaren 25ean jokatu zuten partidan, eta 18 eta 9 gailendu zen Lagunak taldeko bikotea. Joan den zapatuan, ekainaren 1ean, jokatu zuten Arabako txapeldunen aurkako partida, eta hor ere 18 eta 9 irabazi zuen bikote gipuzkoarrak. Honenbestez, pilota federatuko bigarren urteko alebin mailan lehiatzen den bikoteak Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu denboraldi honetan.

∞Lotura duten albisteak: