Aroa Saezek irabazi zuen Antton Oñederraren Omenezko II. Lasterketa

Barren.eus 2019ko mai. 29a, 15:39

Kimuen eta haur mailetako txirrindulari gazteek parte hartu zuten, maiatzaren 25ean, Azkoitian jokatu zen Antton Oñederraren Omenezko II. txirrindulari lasterketan. Elgoibarko Lagun Taldeako txirrindulari gazteek maila bikaina eman zuten eta podiumera igo ziren taldeko bi txirrindulari. 

Denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Aroa Saezek Azkoitian jokatutako lasterketan, alebin mailan. Saezek beste bi probetan ere zapaldu du podiuma denboraldi honetan, birritan sailkatu baita hirugarren postuan, Mendaron martxoan jokatu zuten lasterketan lehenik, eta Bergaran maiatzaren hasieran jokatu zuten proban gero. 

Infantil mutilen mailan lehiatu zen Eneko Ortegak bigarren postua lort zuen Azkoitian, Bergarako lasterketan lortu zuen postu berbera, hain justu ere. Lagun Taldeko arduradunak pozik daude txirrindulari gaztetxoenak izaten ari diren bilakaerarekin. "Txirrindulari guztiak aritu ziren ondo Azkoitian, Aroa eta Eneko gehiago nabarmendu arren. Denboraldi honetan une gozoak bizitzen ari gara txirrindulariokin, harro gaude taldeaz", adierazi dute.

∞Lotura duten albisteak: