Maialen Alonso judoka Gipuzkoako txapeldun, bigarren urtez jarraian

Barren.eus 2019ko mai. 28a, 09:46

Kimuen kategoriako Gipuzkoako judo txapelketa jokatu zuten, domekan, Legazpin, eta Maialen Alonso elgoibartarrak lortu zuen urrezko domina 57 kilo baino gehiagoko kategorian.

Bigarren urtez jarraian irabazi du Maialen Alonsok Gipuzkoako judo txapelketa. Alebin mailan, 57 kiloz gorako kategorian, irabazi du txapelketa Egokran judo kirol elkarteko judoka gazteak. Alonsok jokatutako borrokaldi guztiak nagusitasunez irabazi zituela azaldu dute Egokran taldeko arduradunek.

∞Lotura duten albisteak: