Astigarraga GYS Sport taldea hirugarren, Mugazgaindiko Kopan

Barren.eus 2019ko mai. 22a, 19:13

Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoa lurraldeetan Kopa txapelketa irabazi duten jubenil mailako lau eskubaloi taldeek jokatu zuten Mugazgaindiko Koparen estreinako edizioa, joan den asteburuan, Atarrabian.

Kirol esperientzia berri bat eskaintzeaz gainera, auzokoak diren lurraldeen arteko hartu-emana eta kultur trukea sustatu nahi dute antolatzaileek txapelketa honen bidez. Hala, besteak beste, Iruñeako San Fermin jaietan egiten den entzierroko ibilbidea erakutsi zieten txapeketan parte hartu zuten jokalari guztiei, bisita gidatu batean.
Lehiari dagokionez, Gipuzkoa ordezkatu zuen Sanloko Astigarraga GYS Sport taldeak hirugarren postua lortu zuen. Finalerdietako partidan 37-29 galdu zuten etxeko taldearen aurka, Malkaitz Eskubaloia talde indartsuaren aurka. Gero, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketan, elgoibartarrek 34-24 irabazi zieten Arabako Eharialdea taldeari.
Bestetik, Sanloko harrobiko taldeek indartsu datozela erakutsi zuten asteburuan, Gipuzkoako alebin errendinendu ligako txapelketa irabazi baitu alebin nesken taldeak (beheko argazkietan). Azken partidan Orioko taldeari irabazi zioten Olaizagan jokatutako partidan.