Herri Eskolako talde batek irabazi du Gipuzkoako eskubaloi txapelketa joko eskolarretan

Barren.eus 2019ko mai. 22a, 18:44

Herri Eskolako seigarren mailako neskek irabazi dute Eskola Kiroleko Gipuzkoako eskubaloi txapelketa.

Elgoibarren txapedun izan ostean, Oñatiko Txantxangorri taldeari irabazita sailkatu ziren finalerdietarako. Zumarragako Gainzuri taldea kanporatu zuten finalerdietan, Zumarragan jokatutao partidan. Joan den zapatuan jokatu zuten finala, Urnietan, eta Zumaiako taldeari irabazi zioten finala (beheko argazkian finala jokatu zuten bi taldeak).

Iván Calleja eta Tomas Gutierrez dira taldeko entrenatzaileak eta honako hauek dira taldea osatzen duten hamalau jokalariak: Haizea Gutiérrez Villacorta, Ane Calleja Cámara, Nuria Vázquez Crespo, Irati Gimeno García, Susane Cano Egaña, Duna Sánchez Silva, Udane García Rolo, Maialen Alonso Álvarez, Eider Arakistain Oñederra, Alaitz Arakistain Oñederra, Mara Castañares Chinchilla, Nerea Galindo Martín, Oihane Oñederra Fernández de Jauregui eta Ixone San Martín Larrañaga.