Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko Udalak Azkue auzoan, IMH eta Makina Erremintaren museoaren artean, eraiki duen kiroldegi berria inauguratuko dute bihar, hilak 6, Emakumezkoen Lau Nazioen Torneoa jokatuko baita bertan. Udal Kirol Patronatuko zuzendari Ramon Mugicak kirol instalazio berriari buruzko xehetasunen berri eman dio barren.eus atariari.

Eskubaloiko emakumezkoen euskal selekzioak VIII. Emakumezkoen Lau Nazioen Torneoa jokatuko du, ekainaren 6an eta 7an, Elgoibarko IMH kiroldegian. Hortaz, kiroldegi berriaren inaugurazioa izango da.

Galizia eta Valentziako selekzioen arteko partidarekin hasiko da txapelketa zapatu honetan, 17:00etan. Ondoren, 19:00etan, Kataluniako eta Euskadiko selekzioek jokatuko dute elkarren aurka. Domekako jardunaldia 10:30ean hasiko da, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagokarekin. Finala 12:30ean hasiko da.

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza