Jubenilen txirrindulari lasterketa jokatuko dute domekan

Barren.eus 2019ko maiatzaren 16a

Elgoibarko Lagun Taldeak antolatutako Elgoibarko Hiria Saria txirrindularitza lasterketaren 39. ekitaldia jokatuko dute domekan, maiatzaren 19an.

Mintxetatik irtengo dira txirrindulariak 16:00etan, eta 86 kilometroko ibilbidea osatu ostean, helmuga ere Mintxetan izango da. Proba 18:10ak inguruan bukatzea aurreikusten dute antolatzaileek. Ampo taldeko Xabier Berasategik irabazi zuen iazko lasterketa.

∞Lotura duten albisteak: