Astigarraga GYS Sportek Gipuzkoako Kopa irabazi du, eta Arilan taldeak Udaberri Kopa

Barren.eus 2019ko mai. 15a, 19:21

 Denboraldiko azken txanpan dira Sanloko hainbat talde eta aurrez eginiko lanaren etekina jasotzen ari dira horietako batzuk. Emakumezkoen bi taldek Kopa txapelketak irabazi dituzte eta finala jokatuko du hirugarren batek.

Euskal Ligako Astigarraga GYS Sport taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi du, Bera Berari Donostian jokatutako partidan 31-24 irabazita. Denboraldi bikainari amaiera dotorea eman diote, baina are dotoreagoa izan daiteke, azken titulu bat irabazteko aukera baitute. Mugazgaindiko Kopa jokatuko dute asteburuan, Atarrabian. Elgoibarko taldeak Malkatz Eskubaloia talde nafarra, Bordes-Sport Handball Pirinio Atlantikoetako ordezkaria eta Consulting Alaves Eharialdea talde arabarra izango ditu aurkari.

 Arilan taldea nagusi Udaberri Kopan
Jubenil nesken Arilan taldeak ere titulu bat irabazita amaitu du denboraldia. Udaberri Kopa irabazi dute Andoainen jokatutako partida estuan Leizaran taldeari 23-24 irabazita. Sanlotik jakinarazi dutenez, berdindua joan zen partidua. 37 segundo falta zirela, berdinduta zegoen markagailua; denbora eskatu, erasoa lasai prestatzeko, eta penaltia lortu zuten elgoibartarrekk: aurretik jarri ziren, eta azken jaurtiketa gelditu zuen Arilaneko atezainak. Bihotzekoa jotzeko moduko partidua, eta garaipena Sanlokoen aldean gelditu zen.

 Lauko finalean
Azkenik, senior emakumezkoen Lauko taldeak Kopako finala jokatuko du, sailkapen ligaxkan bere multzoko lehen postua lortu eta gero. Laukok bi partida jokatu ditu oan den asteburuan, eta biak irabazi ditu. Oraindik ez dakite nor izango dutn aurkai eta finala non jokatuko den ere, hurrengo asteburuan jokatuko baitute azken jardunaldia beste multzoko taldeek.