Kirol Eguna egingo dute larunbatean Mendaron

Barren.eus 2019ko mai. 15a, 19:01

 Era guztietako jolas eta kirol parte hartzaileetan aritzeko aukera izango da Mendaroko Kirol Egunean, larunbatean. 

Maiatzaren 18an egingo dute Kirol Eguna, 10:0etik 13:30era bitartean Herriko Enparantzan. Eguraldiak laguntzen ez badu, Ikastolako patioan egingo dutela jakinarazi du Arno Guraso Elkarteak. Mendaroko haur guztientzako ekintza da, HH2tik hasi eta LH6ra artekoentzat, zehazki. Jolas eta kirol ezberdinak egiteko aukera izango da, beti ere jolas partehartzaileak, ez lehiakorrak eta taldelana bultzatzen dutenak.

∞Lotura duten albisteak: