Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Espainiako Atletismo Federazioak (RFEA) krosen urteko sailkapena argitaratu du, eta Mugertza krosa hirugarren postua dago sailkapen horretan, Burgos eta Sevilla moduko hiriburuetan antolatzen dituzten krosen atzetik. Gainera, inoiz lortu duen puntuaziorik handiena lortu du Elgoibarko krosak.

Juan Muguerza Nazioarteko krosak 3036,75 puntu eskuratu ditu aurten, eta 2018-2019 denboraldian jokatu diren krosen artean hirugarren postuan dago Elgoibarkoa. Burgosen jokatzen den Atapuercako krosa dago lehen postuan, 5.492 punturekin. Sevillan jokatzen den Italicaco krosak 3.897 puntu eskuratu ditu aurten eta bigarren postuan dago. Azken hiru urteetan jasotako puntuekin ere egiten dute beste sailkapen bat eta hor laugarren postuan dago Mugertza krosa: Atapuerca, Italica eta Alcobendaseko krosen atzetik. Guztira 23 dira sailkapenean kontuan hartzen dituzten krosak. (ikus krosen sailkapena -PDF-)

Espainiako Atletismo Federazioa orain dela 29 urte hasi zen sailkapen hau argitaratzen eta inoiz baino puntu gehiago jaso ditu aurten Mugertza krosak, besteak beste, Mintxetatik igaro ziren atletek sekulako emaitzak lortu zituztelako gero Danimarkan jokatu zen Munduko Kros Txapelketan. Elgoibarko kroseko antolatzaileak pozez gainezka daude lortutako puntuekin eta sailkapenean duten postuarekin. Adierazi dute egin duten lan gogorraren emaitza dela. "Eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde, babesle, laguntzaile, prentsa eta batez ere Elgoibarko herriari", esan dute Mintxetako arduradunek. Mugertza krosaren hurrengo ekitaldia 2020ko urtarrilaren 12an izango da. Oraindik ez dakite, baina, krosak izango duen kategoria, IAAF ala EAA kategoriapean jokatuko den, alegia.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza