Ume eta gazteentzako aerobik, zumba, spinning eta igeriketa ikastaroak antolatu dituzte udarako

Barren.eus 2019ko mai. 14a, 12:41

Udako kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Ikastaroak ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango dira.

Udako Kirol Campusaz gainera, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak haur eta gazteei zuzendutako kirol eskaintza zabala prestatu du aurten ere udarako, herriko gazteen aisialdia sustatzen jarraitzeko helburuarekin.
Aerobik Txiki (6-10 urte), Zumba-Krosfit gazteak (11-16 urte), Spinning gaztea (11-16 urte) edo Igeriketa ikastaroetan parte hartzea nahi dutenek, ekainaren 18ra arte eman dezakete izena Olaizaga kiroldegian edota Mintxetan. Igeriketa ikastaroan helduek ere izango dute parte hartzeko aukera.