Lizarrolara egindako itzuliarekin eman diote azkena Mendaron txirrindularitza ikastaroari

Barren.eus 2019ko mai. 11a, 12:00

Mendaro Ikastolako Arno Guraso Elkarteak eta Elgoibarko Lagun Taldeakoek txirrindulari ikastaroa antolatu dute aurten, eta gaur eman diote azkena, Lizarrolara egindako itzuliarekin. 50 lagun baino gehiagok parte hartu dute irteeran. Argazki bilduma

Giro ederrean joan da goiza. 10:30ean irten dira txirrindulari zaleak Herriko Enparantzatik eta zortzi bat kilometroko ibilbidea osatu dute. Lizarrolaraino joan da tropela, eta Garagartzatik buelta, Herriko Enparantzara itzuli dira. Bukaeran, Arno guraso elkartekoek freskagarri eta gozo bana banatu diete gaztetxoei.