Pisaketa saioa eginda, borrokarako prest!

Barren.eus 2019ko mai. 10a, 14:52

Biharko boxeo borrokaldirako pisaketa saioa egin dute eguerdian Ixa Rodriguezek eta Oksana Romanovak. 50 kilo pisatu ditu soraluzearrak, borrokaldirako adostu duten pisu muga, hain justu ere. Romanova ukrainarrak 49 kilo eta 300 gramoko pisua eman du baskulan.

Oksana Romanova goizean ailegatu da Bilbora, hegazkinez Ukrainatik bidaiatu eta gero. Bakar bakarrik etorri da, entrenatzaile gabe. 13:30ean egin dute pisaketa saioa Olaizaga kiroldegiko gimnasioan. Berebiziko garrantzia du pisaketak boxeoan, pisuan sartzeko ahalegin handia egin behar izaten dute boxeolari askok borroka aurreko egunetan. Arazorik gabe osatu dute pisaketa bi boxeolari profesionalek, eta, honenbestez, bazkaltzera joan dira, azken orduetako gosea baretzeko.

∞ Lotura duten albisteak: