Lizarrolara bizikleta irteera antolatu dute zapaturako

Barren.eus 2019ko mai. 9a, 13:55

Mendaron egin duten txirrindularitza ikastaroari amaiera emateko Lizarrolara bizikleta irteera antolatu dute elkarlanean Arno Guraso Elkarteak eta Elgoibarko Lagun Taldeak.

Irteera irekia izango da, ikastaroan parte hartu ez dutenei ere parte hartzeko aukera ematea erabaki baitute antolatzaileek. Haur Hezkuntzako 4. mailatik Lehen Hezkuntzao 6. mailara arteko ikaslentzako irteera izango da. Herriko Enparantzatik irtengo dira, 10:30ean.

Izena emateko: arnogara.wordpress.com