Haimar Etxeberriak irabazi zuen 27. Elgoibarko Lagun Taldea Saria txirrindulari lasterketa

Barren.eus 2019ko mai. 7a, 09:38

Kadete mailako txirrindulariak lehiatu ziren zapatuan 27. Elgoibarko Lagun Taldea Sarian. Lasarte-Oria eta Usurbilgo Buruntzazpi taldeko Haimar Etxeberria txirrindulari berarra izan zen azkarrena 52 kilometroko ibilbidea osatzen.

Ulma taldeko bi txirrindulari sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, Aimar Erostarbe eta Danel Casais, hurrenez hurren. Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolako ordezkarien artean (beheko argazkian), Beñat Fernandez izan zen onena etxeko lasterketan. Taldeka Ulmak lortu zuen lehen postua. Mintxetan hasi eta amaitu zen Lagun Taldeakoek antolatu zuten lasterketa.