Goikoetxe nagusitu da Izeta IV.aren kontrako harri-jasotze apustuan

Barren.eus 2019ko mai. 4a, 19:59

Imanol Albizu Goikoetxek irabazi du gaur arratsaldean Azpeitiako zezen plazan jokatu duten harri-jasotze apustua.

Izeta IV.ak eta Goikoetxek hamar minutuko hiruna txanda egin dituzte bakarka 125 kiloko harri kubikoarekin, eta hiru txandetan jasoaldi gehiago egin ditu Goikoetxek. Lehenengo txandan, 41 aldiz jaso du harria, bigarrenean, 40 aldiz, eta hirugarrenean, beste 40 alditan. Guztira 121 alditan altxa du 125 kiloko harria, edo beste modu batera esanda, 15.125 kilo altxa ditu orduerdian. Izeta IVak, aldiz, 40, 39 eta 37 jasoaldi egin ditu. Guztira 116 jasoaldi, Goikoetxek baino bost gutxiago. Zozketak hala erabakita, Izeta IV. hasi zen lanean lehenengo. Proba hasi aurretik pisatu ere egin ziren bi harrijasotzaileak. Goikoetxek 113 kilo ditu eta 1,83 metroko garaiera eta 90 kilo eta 1,75 metroko garaiera Izeta IV.ak. 

Alde bakoitzak 6.000 eurona zituen jarriak apusturako, eta sarrerak 35 euroan saldu dituzte.

Euskal Telebistak sarean duen Nahieran atalean ikus dezakezue Goikoetxek eta Izeta IV.ak jokatu zuten apustua, oso-osorik.

*Argazkiak: uztarria.eus