Kadeteen txirrindulari lasterketa jokatuko dute bihar

Barren.eus 2019ko mai. 3a, 12:54

Kadete mailako txirrindularientzako 27. Elgoibarko Lagun Taldea Saria txirrindulari lasterketa jokatuko dute zapatu honetan. Mintxetan hasi eta amaituko da proba.

Mintxetatik irtengo dira txirrindulariak, 10:30ean, eta 52 kilometroko ibilbidea osatu ostean, helmuga ere Mintxetan izango da. Antolatzaileek 11:50 ingururako aurreikusten dute ailegaera ordua. Parte hartuko duten Elgoibarko Lagun Taldeako kideek arropa eta babesle berriak estreinatuko dituzte. Berde eta txuri koloreko maillotak erabiliko dituzte aurrerantzean klubeko txirrindulari guztiek.
 -Emaitza onak Bergaran
Lagun Taldeako txirrindulari gaztetxoenek, alebin eta infantil mailakoek, Bergarako Labegaraietako auzoan antolatu zuten eskola mailako lasterketan hartu zuten parte joan den eguaztenean, maiatzaren 1ean, eta emaitza onak lortu zituzten. Alebin mailan, nesketan, hirugarren egin zuen Aroa Saezek. Infantil mutilen mailan, berriz, bigarren postua lortu zuen Eneko Ortegak (beheragoko argazkian).

 

*Argazkiak: Elgoibarko Lagun Taldea.