Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 03 cdelgoibarinfantilakIndartsu amaitu dute denboraldia CD Elgoibarko infantil mailako bi taldeek. Infantil Txiki taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi du, eta honenbestez, Ohorezko Infantil Mailan jokatuko du hurrengo denboraldia. Lehen mailan diharduen infantil taldeak, berriz, 2-3 galdu zuen Euskalduna taldearen aurka Zumaian jokatu zuen finala. Futbol denboraldiari amaiera emateko jaia egingo du CD Elgoibarrek ekainaren 13an, eta paella jana izango da berrikuntza nagusia.

Infantil Txiki taldeak Oñatiko Aloña-Mendi taldearen aurka jokatu zuen finala, joan den maiatzaren 30ean, Bergaran. Elgoibartarrek 2-3 irabazi zuten partida. Emaitza berarekin amaitu zen Lehen Mailako infantilen finala ere, baina jas honetan ihes egin zien garaipenak elgoibartarrei. Euskalduna taldeak irabazi zuen CD Elgoibarren aurkako Zumaian jokatu zuten finala. Azken unera arte markagailuan aurretik joan arren, markagailua irauli zuen Euskalduna taldean azken minutuetan. 

• Paella jana, ekainaren 13an

Futbol denboraldiari amaiera emateko paella jana antolatu du CD Elgoibarrek ekainaren 13rako. Hestebeteak, paella, postrea, kafea, kopa eta ardoa eskainiko dituzte, 15 euroan. Jokalari eta entrenatzaileek ez dute ordaindu beharrik izango, baina bazkaria ez dago klubeko bazkideei mugatua eta nahi duen edonor joan daitekeela bazkaltzera ohartarazi dute kirol-taldeko arduradunek. Paella janerako txartelak Jai Ala, King-Kong eta Mintxetako tabernetan eskuratu daitezke. Bazkalostean, denboraldian nabarmendu diren CD Elgoibarko talde ezberdinetako jokalariak sarituko dituzte.

2015 06 03 cdelginfantil1

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza