Apirilaren 26an eta 27an jokatu zuten Futbol 7 txapelketa mistoa, Mintxetan, eta La Wonga eta La Rula taldeak ailegatu ziren finalera. La Wongak (beheko argazkian) irabazi zuen finala (1-0), eta 300 euroko saria eta Sigma jatetxean afaria jaso zituzten saritzat. Emakumez osatutako taldearentzat ere izan zen saria, skape room esperentzia bat, hain justu ere. Talde misto onena ere saritu zuten, karting esperientzia bat jaso zuten.