Jabier Osoro bolaria nagusi Asola Berriko jaurtialdian

Barren.eus 2019ko api. 30a, 18:57

Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu zuten, apirilaren 27an, Eibarko Asola Berriko bolatokian. 74 bolarik hartu zuten parte eta San Migel taldeko Jabier Osoro gailendu zen, 7 txirlo botata.

Mikel Almorza bergararra sailkatu zen bigarren postuan eta Xabier Loiola elgoibartarrak egin zuen hirugarren. Sailkapen nagusian Angel Ibarluzeak jarraitzen di lidergoan, 30 txirlorekin, bigarren dagoen Ganix Rodriguezek baino hiru txirlo gehiagorekin. Jabier Osoro eta Xabier Loiola elgoibartarrak bosgarren eta seigarren postuetan daude, hurrenez hurren, 20 txirlorekin lehena eta 19 txirlorekin bigarrena. Bikoteka ere Xabier Loiolak eta Angel Ibarluzeak jarraitzen dute aurreneko postuan, bigarrenak baino bost txirlo gehiagorekin. Tadekako sailkapenean San Migel A taldea dago lehen postuan (93 txirlo) eta Asola Berri A bigarrengoan (83 txirlo). Txapelketako seigarren jardunaldia jokatuko dute datorren asteburuan, maiatzaren 4an, Aretxabaletan.

Gipuzkoako Txapelketak 50 urte bete dituela-eta tiraldi bereziak antolatzen dihardute aurten. Hala, joan den barixaku gauean ere jokatu zuten bolo txapelketa Asola Berrin, eta hor ere Jabier Osoro elgoibartarrak bota zuen txirlo gehien. Taldeka Eibarko M5 hirukotea gailendu zen, denera 43 txirlo botata.

Ondorengo bideoan Jabier Osororen parrekoetako bi bola bikainak, zapatuko tiraldian.

∞Lotura duten albisteak: