Omenaldi beroa egin zioten eskubaloia lagatzea erabaki duen Andoni Armendiari

Barren.eus 2019ko api. 30a, 16:03

Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak denboraldiko etxeko azken partida jokatu zuen aurreko zapatuan Olaizagan. Elgoibartarrek 29na berdindu zuten Ereintza taldearen aurkako partida, baina emaitzak baino pisu handiagoa izan zuen Andoni Armendiari egin zioten agurrak.

Azken 11 denboraldietan Alcorta taldeko kapitaina izan denak eskubaloia lagatzea erabaki du eta taldekide eta zaleen omenaldia jaso zuen. Armendiak 18 urte egin ditu Sanlon. Alcortak Tolosan amaituko du denboraldia asteburuan. Une honetan sailkapeneko 11. postuan dago Sanloko taldea.

•Lotura duten albisteak:

Argazkiak: Iñaki Aragon.