Real Sociedad eta Racing de Santander taldeek jokatuko dute domekan Mintxetan

Barren.eus 2019ko api. 26a, 10:56

Emakumezkoen futbolak hartuko du Mintxeta domekan: Real Sociedad B eta Racing de Santander taldeek jokatuko dute. 

C.D. Elgoibar emakumezkoen futbola sustatzeko lanetan ari da, eta horren harira, emakumezkoen goi mailako norgehiagoka antolatu du domekarako: Real Sociedad B eta Racing de Santander taldeak arituko dira nor baino nor. Kirolaren 2019ko Hiri Europarra Kopa jokatuko dute, 12:00etan hasita. Sarrera doan izango da.