Andoni Armendiak eskubaloia utziko du denboraldi amaieran

Barren.eus 2019ko api. 25a, 10:35

Andoni Armendia Alcorta Forging Group taldeko kapitainak eskubaloia utziko du denboraldia amaitzen denean. Zapatuan jokatuko du etxeko azken partida Olaizaga kiroldegian, 19:30etik aurrera.

18 urte egin ditu Armendiak Sanlon, eta azken 11 denboraldietan Alcorta Forging Group senior taldeko kapitaina izan da. 11 denboraldi hauetan hainbat lorpen eskuratu ditu taldearekin: Besteak beste, bost denboralditan Lurraldeko Bigarren Mailatik Lehen Nazional Mailara igotzea lortu du, eta beste sei urtez, taldea Lehen Nazional maila horretan mantzentzea lortu du.

Pibote pistuan jokatzen zuen hasieran, eta bere postu naturala ezker hegalean dagoen arren, jaurtitzailea eta bat baten kontrako joko azkarra duen jokalaria da Armendia. Kategoriako goleatzaile nagusietako bat izan da denboraldi askotan. Klubeko arduradunen iritziz, maila handiko jokalaria da, eta pertsona gisa are hobea. Bi partida geratzen dira denboraldia amaitzeko, eta zapatuanĀ jokatuko du etxeko azken partida Olaizaga kiroldegian, 19:30etik aurrera.